2014/11/02

Arazoak gainditzen

Asteburuan, udazkeneko azken egun epel eta lehorretaz gozatzen saiatu gara. Lagun taldetxoa ibili gara etxetik gertu eta Humaran edo Bezi moduko gaintxo ederretan ibili gara.
Tartean zulatu edo bestelakoak izan badira ere, taldean errazago egiten zaie aurre arazoei. Humaran aldeko baserritar bati esker tropeltxoan, katearekin izan dugun arazoa konpondu ahal izan dugu. Eskerrik asko!