2015/08/22

2015eko udara

Aurtengo uda oraindik amaitu barik badago ere, nahiko lasai joan da. Ez dugu Km askorik egin eta ezin izan dugu jarraipen nahikoarekin txirrindulaz aritu baina gauza politak egin ditugu etxekoekin batera.
Lescun

Lurs lakua. Hiru Errege Mahaia atzean
Txango ederrak egin genituen Lescun inguru ikusgarrietan eta Tourra zuzenean bizitzeko aukera izan genuen Izabatik gertu, erabakiorra izan zen Aretteko etapan.

Anie eta Arlas
Aurten ORBARAko jaietako Aitzako igoera herrikoian parte hartu genuen berriz, iaz huts egin eta gero. Txirrindularitza herrikoiaren adibide ederra:
http://christianpau.blogspot.com.es/2015/08/aitzako-igoera-2015.html