2013/11/25

2. Balmaseda - Argantzun

EUSKAL HERRIARI bira 2013-10-23 (2. aldiz 2021-09-11)

Uste baino gogorrago joan da eguna; haizeak gogor jo du noizero eta 90km inguru osatu behar izan ditugu, ia-ia 1900 metroko igoera pilatuz. Hala ere, eguna ederra, gutxitan zeharkatzen ditugun parajeak ikusteko aukera polita: Balmaseda-Antuñano-Santa Koloma-(gaina)-La Encina-Artziniega-Arespaldiza-Izoria-Maroño(joan eta itzuli)-Belandia-(gaina)-Urduña-Uzkiano-(La Barrerilla 645m)-Goiuri-Belurtza-Izarra-Abornikano-Kuartango-Pobes-Anuzita-Tuyo-Argantzun-Armiñon.
MAROÑOko urtegia

Ezagutzen ez nuen Maroño ingurua ikusgarria iruditu zait.

Arratsalde-gaueko atseden-osteratxoan lagun bat egin dugu Herriberri-Goitin (Rivabellosa); Itzel jator aritu da gurekin inguruko herrien errealitatea kontatuz eta euskarak paraje hauetan bizirik irauteko dituen zailtasunen berri eman digu. Oso gogoeta sakona egin digu; "hau ez da Euskal Herriko muga, ATEA baizik"

Hotelandgo delakoan egin dugu lo.