2013/11/25

3. Argantzun - Biana

EUSKAL HERRIARI bira 2013-10-26 (2. aldiz 2021-09-12)

Gaur 82km inguru baina ez horrenbeste aldapa baina hala ere 1300m inguru pilatu ditugu.

  

Argantzun - Trebiño - Franco(gaurko herri izen bitxia) - Urizaharra - Bastida - Samaniego - Biasteri - Oion - Viana.
Toloñora begira


Izugarria da Toloño mendiak zeharkatzeko Urizaharra eta Bastida arteko mendi-gaina, polit-polita zegoen gaur errepidea, pagotxaz josita.

Ardoaren "munduan" sartu garela nabarmena da; mahats mordoak bildu eta bildu ikusi ditugu langileak beharrean. Eta beren arrastoa nabarmena da lurrean zein gure sudurretan.
Biana
Izar alberguean geratu gara lotan.