2013/11/25

5. Tutera - Tafalla

EUSKAL HERRIARI bira 2013-11-28

Gaurkoan lainopean eman dugu eguna. Ederto gosaldu ostean, Tuteratik irten eta Murchante eta Cascante izan dira bisitatu ditugun lehen herriak. Euskal Herriko Hegoaldeko ia-ia azken ATERA hurbildu gara gero, Ablitasera hain zuzen, eta ondoren Iparrerako norantza hartu.

Berriro Tuterako erdigunea zeharkatu ostean agur esan diogu hiriburu atsegin honi, Arguedas eta Valtierrara berriz eta Tafallaraino zuzen-zuzen.


Erriberri parean

Ederra da Euskal Herria! Atsedenerako Tiebaseko Nafar gaztelua aukeratu dugu.
Tiebaseko gaztelua

Hauxe gaurko GPSa: