2013/11/25

4. Biana - Tutera

EUSKAL HERRIARI bira 2013-11-27

Gaur etapa luzea, eguzkia eta haizea kontra... gogorra egin da eguna.



Ebro Mendabia parean

Aspaldi ikusi barik nengoen Milagro herritik pasatu gara, Aragoik eta Ebrok bat egiten duten gunetik gertu.
Aragoi ibaia Ebrorekin bat egiteko prest


Milagro

Hegoaldera jo dugu etengabe egun osoan zehar. Bianatik irten eta Tuteran amaitu dugu etapa. Etapa luzearen ostean, eskuzabal jaso gaitu Tuterak. Bihar Nafarroa Oinez bertan izango da eta gauean egindako osteratxoak garbi utzi digu, giro euskaldun itzela biziko dela igandean.


Tuterako zubia


Bed4U hotelean izan gara, primerako arreta txirrindularioi.