2014/04/21

6. Tafalla - Izaba

EUSKAL HERRIARI bira 2014-4-21

Apirilan gaude, hotza eta elurra atzean uzten hasiak garenean, EH Birari ekin diogu berriro. Seigarren etapa honetan Tafallatik irten eta Izabara heltzeko asmoa dugu.

Atzo hainbat toki bisitatzeko aukera izan genuen Tafallara bidean, ederra benetan Artaxoako harresia.


Artaxoa

Tafalla bera hobeto ezagutzeko aukera izan genuen arratsaldez. Paseoan zehar hainbat eliza, kale eta jauregi ikusi ahal izan genituen, Nafar erreinuko azken mariskal izan zen Don Pedrorena kasu eta orain 500 urte baino gehiago txistulariak bertan izan bazirela gogoratzen duen kale bitxia ere.





Ondo gosaldu ostean, 10:15 zirela irten gara Lergara bidean. 754 metroko Lergako gaina egin ondoren, Eslaba, Oibar, Zangotza, Liedena eta Irunberritik pasa ostean Isu (670 m) igo eta Domeñura heldu gara.





Jarraian Nabaskozera heldu eta Las Coronas (950m) mendatea igo behar izan dugu, Erronkarira sartu eta Burgira jaitsi aurretik. Bertan iganderako prest dituzten almadiak ikusteko aukera izan dugu Erronkari herria eta Urzainki zeharkatu, Izabara heldu aurretik.


Nabaskozerako bidean




Erronkaribarrerako sarrera

107,47 Km, 4 ordu eta 36 minutu ibiltzen eta 1576 metroko igoera pilatuta. Etapa polita, berriro ere ohiko ez ditugun errepide eta parajeak begien aurrean.


Almadiak prest

Ezkaurrera begira gelatik