2014/05/04

7. Izaba - Maule

EUSKAL HERRIARI bira 2014-4-22

Ederto pasa genuen atzoko arratsalde-gaua Izaban, paseoan eta afari ederra lagun. Ondo lo egin ostean, goiza.
Izabatik ateri irten eta eguzkia ikusteko aukera ere izan dugu. Hala ere, Belaguara bidea hartu eta berehala, laino beltzak azaldu dira errepidearen gorako joerarekin batera. 
Arrako - trikuharria

Arrako trikuarri eta aintzinako bentaren parera heltzean lainoak apur bat buztitzen du, zailtasunak eta zalantzak agertzen hasi zaizkigu.
BELAGUA


Belaguako azken muturreraino gustura aritu gara hala ere, Juan Pito bentarako aldapak hartu eta aterperaino ez dugu euri handiegirik izan baina Larran barneratzen gindoazen heinean, euriak goraka eta tenperaturak beheraka egin digu nabarmen. 
Belaguako txokoa

San Martinerako bidean Larra elurtua zeharkatzen

San Martin harrira blai eginda heldu gara eta hotzak jota, jadanik 6 gradu azaltzen zaizkigu termometroan. 


Hortik Areteko eski gunera jo dugu eta Santa Grazirako errepidetik gorputza erabat gogortuta daukagula behera heltzea baino beste helbururik ez, hortik eta Maulerako bideak ez duelako aldapa gogorrik.
SAN MARTIN


Hala ere gaurkoan eguraldiak asko baldintzatu behar gintuela argi zegoen eta Santa Grazira heltzear geundela, bizikletan pilatutako lokatz eta harritxoek zulatua eragin digute. 
Santa Grazi

Honenbestez gaukoa bertan amaitzea erabaki dugu. Bihar Mauletik aurrerakoan eguraldia lagun izango dugunaren esperantzan hartu dugu kafetxoa Santa Graziko tabernan.
Mauleko gaztelua

Maulen, beti bezala ederto! Jende jatorra, herri polita eta paseo lasai lasaiaren ondoren ondo jan eta lo egin.
Alferkerian