Bueno ba, gaur asko sufritzea tokatu zait. 142 Km, 5 ordu eta 39 minutu ekin eta ekin bizikleta gainean. Eskerrak lagunek amaierara heltzen lagundu didaten. Aurreko asteko erorketaren ondorioak tarteko edo, kontua da gaur ez naizela batere fin ibili.
| Amaitu berritan, pozik |
Ibilbidea eta antolakuntza ederrak izan dira eta errepikatzeko moduko froga dela iruditzen zait.