2014/05/12

8. Maule - Hondarribi

EUSKAL HERRIARI bira 2014-4-23


Pirinioak Donapaleu ingurutik begira
Udaberriak ekartzen duen eguraldi zoroak denetarik erakutsi digu egunotan. Maulen, atzo arratsaldez eguzkia eta giro gozoa gozatzeko tartea izan genuen eta osteratxoa egin genuen herri osoan zehar. Aurretik, lanak izan genituen gorputzetik hotza ateratzen, bizikleta goitik behera garbitzen eta zulatua konpontzen.
Bidaxunera heltzen


Goizean ekhia lagun abiatu gara, epel; Bildoze - Ezpeize - Sarrikota - Arue - Domintxine bidea gora eta behera eman dugu. Pirinioak atzean uzten genituelarik, elurra urrutitik polita ikusten da.
Donapaleu zeharkatu ostean, Garruze - Altzumaria - Martxuta - Arruta - Bidaxune tartea gorako joerarekin osatu eta inoiz zapaldu gabeko errepideetatik kostalderantza hurbilduz joan gara. 


Bidaxuneko Agaramontarren gaztelua

Bardoze - Ahurti inguruak ederrak iruditu zaizkit, baina itsasoa ikusteaz batera, zerua belztu egin zaigu erabat, Baionara heldu orduko hotza ere sentitzeraino. 


Higerretik begira

Bidarterainoko bidea lasai egin dugu, nahiz eta trafiko larregi aurkitu dugun baina Bidarte parean euria hasi zaigu. Atzo nahiko buzti ginela iritzita, gelditzea erabaki dugu.

Hondarribik laino artean bada ere, gozo hartu gaitu eta Higer aldeko etxean hartu dugu atseden.


Larrun mendiari bergira


HIGER