2014/07/17

Etxeko guztiekin egiteko modukoak

2014ko UDA

Askotan, etxeko guztiekin bizikletarekin aritzeko ezin asmatu gabiltza baina egon badaude aukerak. 
Aurtengo udan, labur bada ere, ibilbide eta inguru ezin aproposago batzuk ezagutu ditugu:


LANDES
Badirudi, garai batean pinu, haritz eta bestelako zuhaitzen artean ugaria zela zonaldean alkornokea. Berauren azaletik lortutako kautxoa eragile ekonomiko garrantzitsua bihurtu zen eta garraiatzeko erabiltzen zituzten trenbide txiki hauek dira egungo kilometroetako bide berde erosoen oinarria.




BARDEAK
Bardeak badu zerbait berezia, inguru idorra bada ere ur putzu, fauna eta landareria zabala aurki daiteke bertan. Bardeetako interpretazio zentroan aukera polita dago guztiaren berri modu errazean jasotzeko. Honako honetan, Bardearen alde ezezagunagoa den Bardea Beltza ezagutu nahi izan dugu eta bertatik bizikletaz paseoa egin. 


TARAZONICA
Tutera eta Tarazona arteko ibilbide berde honetan ere, beste bi tokitan bezala, labur egon ginen baina edozein mailako txirrindularientzako aproposa den ibilbidea dela baieztatzeko lain. Aragoi eta Nafarroa batzen zuen trenbide zaharrak hartzen duen ingurua oso atsegina egiten da eta olibondo, almendro eta bestelako zuhaitzak ikusteko aukera emateaz gain, zikoinak bertatik bertara behatzeko parada ematen du ere.