2014/07/10

Iratiko Tourra 2014

Mauleko plazatik begira

Iratiko Tourra, Euskal selekzioen aldeko urteroko zita Maulen. 
Aurtengoa 5. edizioa izan dugu; etapa itzel polita baina oso gogorra egin zait: 134,56Km, 6 ordu eta 36 minutu eman eta eman, gorantzako 3487m pilatuta.


Bagargi gaina

1327m
Ahuski mendatea gustura, Bagargirako igoera nahiko ondo baina San Martinerako igoeran oso makal ibili naiz, sufritzea egokitu zaigu. 

Arlas begi bistan

Txirrindularitzak horrelakoak ere ematen ditu noizero baina gero etxekoekin eta lagun artean ederto berreskuratu ditugu indarrak.



Eskerrik asko Esait eta SAMeko antolatzaile guztiei! Datorren urtean berriro!